Prentsa Oharren banner

Udalak 110.000 euroko ekarpena egingo dio Artium arte garaikideko euskal zentro museoari

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Hezkuntza eta Kultura Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Artium Fundazioarentzako aurrekontu-transferentzia onetsi du gaur.

Arte garaikideko euskal zentro museoaren jarduerek hiriarentzat eta haren funtzionamenduarentzat duten garrantzia aintzat hartuta, Gasteizko Udalak oso garrantzitsu irizten dio museoa behar adinako aurrekontu-zuzkiduraz hornitzea. Horrenbestez, 110.000 euro bideratu ditu fundazioa baliabide finantzarioez hornitzeko, Udala patronatuko kidea baita.

“Udalak Artium fundazioak urtez urte egiten duen lana, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren kultur ondasunak gorde eta zaintzearen, pinakotekaren ondasuna ezagutaraztearen eta kultura oro har sustatzearen alde”, azpimarratu du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Share

Udalak 120.000 euroko ekarpena egingo dio Artium arte garaikideko euskal zentro museoari

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Hezkuntza eta Kultura Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Artium Fundazioarentzako aurrekontu-transferentzia onetsi du gaur.

Arte garaikideko euskal zentro museoaren jarduerek hiriarentzat eta haren funtzionamenduarentzat duten garrantzia aintzat hartuta, Gasteizko Udalak oso garrantzitsu irizten dio museoa behar adinako aurrekontu-zuzkiduraz hornitzea. Horrenbestez, 120.000 euro bideratu ditu fundazioa baliabide finantzarioez hornitzeko, Udala patronatuko kidea baita.

“Artium Gasteizko zein Euskadiko kultur baliabide garrantzitsuenetako bat da. Museo gisa duen balioari programazio aberatsa gehitzen zaio, publiko ororentzako hezkuntza jarduerak antolatzen baititu”, azpimarratu du Estíbaliz Cantok.

 

 

Share