Prentsa Oharren banner

300.000 euro inbertituko ditu Udalak, argiteria eta bide-segurtasuna hobetzeko, beste 847 argirekin

300.000 euro inbertituko ditu Udalak, argiteria eta bide-segurtasuna hobetzeko, beste 847 argirekin. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako jarduera hogeita hamar bidegurutze eta oinezkoen pasabidetan zentratuko da, eta bidenabar tranbiaren azken luzapenen trazaduran —Hegoaldea eta Salburua— eta BEIren ibilbidean.

 

Kale hauetako bidegurutze eta oinezkoen pasabideetan indartuko da argiztapena:

Leon kalea

José Mardones kalea

Fontetxako Gazteluaren kalea

Blas de Otero kalea

Ballester Apezpikuaren kalea

Koldo Mitxelena kalea

Zumabide – Lasarteko atea

Zumabide – A2124

Giza eskubideen kalea

Iturritxu kalea – Jauregilanda kalea

Iturritxu kalea

Luis Olariaga kalea

Díaz de Olano Margolariaren kalea

Herrandarren kalea – Done Jakue hiribidea

Hezeguneen ibilbideko biribilgunea

Sofia Erreginaren hiribidea

Cervantes ibilbidea

Judimendiko parkea

Zurrupitieta kaleko biribilgunea

Independentzia kalea – Foru kalea

Herrandarren kalea – Florida kalea

Jacinto Benavente, 19

Jacinto Benavente, 29

Jacinto Benavente, 63

Pedro Asua kalea – Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea – Oto hiribidea

Baiona kalea – Xabier kalea

Varsovia kalea – Budapest kalea

Iruña-Veleia kalea

Jose Atxotegi kalea

 

Led teknologia duten luminariak jarriko dira. Luminaria berri horiek orain artekoak baino eraginkorragoak izaki, energia-kontsumoa murrizteko aukera ematen dute, eta argiteria publikoaren energia-eraginkortasunaren araudiarekin bat datozen argiztapen- eta uniformetasun-mailak lortzekoa. Gainera, orain dauden argiek eragiten duten itsutzea eta argi-kutsadura ekidingo dira, baita mantentze-kostuak gutxitu ere, luminaria horien bizitza baliagarria konbentzionalena baino askoz luzeagoa baita. A energia-kalifikazioa lortuko da berrikuntzaren ondoren.

“Argiteria publikoa hobetzeak bide-segurtasuna handitzea dakar berekin, eta talka- eta istripu-arriskua murriztea. Izan ere, oraingo honetan, kaleetako argiztapena modernizatzea eta hobetzea helburu duen esku-hartze horretan, ahalegin berezia egingo dugu bidegurutzeetan eta oinezkoentzako pasabideetan. Eta horrek aukera emango du leku horietan segurtasun eta lasaitasun handiagoz ibiltzeko. Gainera, Auzoen Planean aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen digu jarduerak”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

Share

Gasteizeki bat egingo du Ponle Freno lasterketa solidarioarekin, hartara trafiko-istripuen biktimak babestuko dituelarik

Beste behin ere, Gasteizek Ponle Freno herri-ekimena hartuko du, hots, bide-segurtasuna sustatzen eta trafiko-istripuko biktimak babesten dituen lasterketa solidarioa.

Aurten, eta pandemia tarteko, kirol-jarduera birtuala izango da. Horrenbestez, parte hartu nahi dutenek partaide guztien geolokalizazioa eta sinkronizazioa ahalbideko duen Ponle Freno Virtual aplikazioa baliatu beharko dute.

Lasterketa estatuko 10 hiritan egingo da aldi berean, bi egunez: ekainaren 19aren (larunbata) goizeko 06:00etatik ekainaren 20aren (igandea) 23:00ak arte. Tarte horretan, partaideek hautatu duten distantzia egin beharko dute (5 edo 10 kilometro), eta aplikazioaren bitartez emaitza igo beharko dute gero. Hartara, partaide bakoitzaren mugikorrak izango dira euren chipak.

Ekimenaren xehetasunak azaldu ditu gaur goizean Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrezek, Foru plazan egin den aurkezpen ekitaldian, alboan zituela lasterketaren komunikazio-zuzendari Natalia Rico eta Axa Fundazioaren zuzendari nagusi Josep Alfonso.

Gutiérrezek esker ona adierazi die antolatzaileei, “beste behin ere Gasteizen konfiantza jarri duzuelako ekimen hau egiteko. Aintzat hartzekoa da osagai hezigarri eta elkartasunezko oso nabarmenak dituela, hala baita trafiko-istripuen prebentzioa. Irakasten, prebenitzen eta kontzientziatzen badugu urrats sendo eta seguruak ematen ariko gara kale eta errepideak seguruagoak izan daitezen. Udaltzaingoan bide publikoaren erabiltzaileen arteko bizikidetza hobetzeko lanean dihardugu. Eta horrek bizitzak salbatzen ditu”.

Share

Ikasleentzako bide-segurtasunaren gaineko marrazki-lehiaketako sariak banatu ditu Udaltzaingoak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ehunka ikaslek parte hartu dute “Seguru bizi” lehiaketan

Isabela Escobar —Hogar San José ikastetxekoa—, Naroa Fernández de Mendia —Korazonisten ikastetxekoa— eta Giorgi Kurasbediani —San Martin ikastetxekoa— izan dira Udaltzaingoak urtero antolatu ohi duen “Seguru bizi” marrazki-lehiaketako lehen, bigarren eta hirugarren sarien irabazleak.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, zeinen helburua baita bide-hezkuntza sustatzea eta bide-segurtasuna eta bide publikoko erabiltzaileen arteko bizikidetza ona bultzatzen duten arauak betetzeko beharraz kontzientziatzea ikasleak.

Bizikleta bat, diploma bat eta ziklista-kit bat —kaskoa, argiak eta txirrina— jaso dute saritzat irabazleek. Beste 25 ikasleren lana ere saritu da, eta horiek ere jaso dute diploma eta ziklista-kita. Goiuri jauregian izan da sari-banaketa, Gorka Urtaran alkatea eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Marian Gutiérrez bertan zirela.

Bide-hezkuntzako urteko egutegia argitaratuko du Udaltzaingoak saritutako 12 marrazki onenekin.

Lehen saria

Bigarren saria

 

Hirugarren saria

 

Share