Prentsa Oharren banner

Betiko Eguberriak berreskuratzeko esperantza, Udalaren Eguberrietako zorion-agurraren muina

Gasteizko Udalak bat egin du herritarrekin, egoera sanitarioak aukera eman duenean betiko Eguberriak berreskuratzeko esperantzan. Hori da Udalaren Eguberrietako zorion-agurraren muina, gizartearen gurari nagusiak erakusten baitira bertan, irudietan; berriro elkartzeko, giza harremanak berreskuratzeko eta normaltasunera bueltatzeko nahiaren ingurukoak.

Hori dela eta, adineko bi pertsona ageri dira bideoaren hasieran, eta, Eguberriak iristen ari direlarik, deus berezirik ez dutela nahi adierazten dute. Egiatan, gauza bakarra nahi lukete: betikoa, betiko gisan. Betiko Eguberri horiek irudikatzen dira Gasteizko Udalaren zorion-agurrean: senideak berriro elkartzea, paseoak Eguberrietako argiak ikusiz, erosketak bertako dendetan, bisita Floridako jaiotza monumentalera…, guztia ere erantzukizun kolektiborako deia egiteaz batera: “Berriro betiko Eguberriak bizi ahal izatea, guztion esku dago”, esaten da, Eguberri zoriontsuak eta Urte Berri ona opa aurretik.

Aurreko urtean bezala, irudi erreal baten aldeko apustua egin du Udalak, Teresa Ibáñez eta Txema Blasco antzezle entzutetsuak protagonista dituen bideokonferentzia tarteko. Kanpoaldeen filmaketa gehiena hilaren 8an egin zen, elurtean, eta Gasteizko Eguberrietako hainbat irudi tipiko biltzen ditu.

INFO+:

Share

Zeledon, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak izango dira Gasteizko Udalaren Eguberrietako zorion-agurraren protagonistak

“Magia ez dadila falta”. Hitz horiekin opa egingo die Gasteizko Udalak herritarrei Eguberri zoriontsuak igaro ditzatela. Bideo baten bitartez egingo du, Zeledon, Mari Domingi, Olentzero eta Errege Magoak protagonista direla. Hutsik eta Eguberrietako argiekin apainduta ageri den hiriaren erdialdetik barrena doa Zeledon, harik eta, ustekabean, Florida parkeko banku batean, opari bat aurkitzen duen arte. Jaietako guardasola da oparia, Errege Magoek, Olentzerok eta Mari Domingik prestatu dute, hurrengo urtean erabiltzeko aukera izan dezan.

Elementu horiekin guztiekin —pandemiak sortutako egoera eta osasun-gomendioak aintzat hartzeko premia gorabehera—, egun horietako ilusioak eta elkartasunak presente jarraitzen dutela erakutsi nahi zaie herritarrei.

Irudi errealaren alde egin da aurten Udalaren Eguberrietako zorion-agurra prestatzeko orduan, aurreko urteetan erabilitako animazio-tekniken ordez. Antartik Studios ekoizpen-etxe lokalak egin du ikus-entzunezkoa. Gasteiz erdialdeko hainbat lekutan egin zuten errodajea, bi gauetan.

Zeledon, Mari Domingi eta Errege Magoen laguntza ezinbestekoa izan da zorion-agurra prestatzeko, Alkatetza eta Kultura Sailen eskutik.

+ INFO: Gasteizko Udalaren zorion-mezua

Share