Prentsa Oharren banner

Karga-bizikletak doan probatzeko aukera izango dute VGBiziz Sarearen erabiltzaileek

Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, bi kanpaina berri abiarazi ditu, karga-bizikletak proba daitezen, hirian. Gainera, berrikuntza gisa, horrelako bi ibilgailu erabilgarri egongo dira, sei hilabetez, VGBiziz sareko edozein erabiltzailek probatzerik izan dezan.

Lehenengo kanpainaren bidez, horrelako bi ibilgailu bi astez maileguan uztea planteatzen da, 12 partikularri edo enpresa eta entitateetako kideei.

Gainera, karga-bizikletak mailegatzeko zerbitzu bat jarriko da abian, VGBiziz sareko edozein erabiltzailek baliatu ahal izango duena. Bi karga-bizikleta izango dira eskuragarri, edonorentzat. Bizikleta bana, hain zuzen ere, Hedegile kalean eta autobus-geltokian. Sei hilabeteko proba pilotua izango da, ibilgailu horiek VGBiziz sarearen erabiltzaileen artean eskaririk duten jakiteko. Doakoa izango da.

Informazio gehiago:  https://www.vitoria-gasteiz.org/ebiziz, vgbiziz@hotmail.com helbidera idatziz edo 611 444146 telefonora deituz.

Informazio gehiago

Horizon 2020 programako CityChangerCargoBike proiektu europarraren barneko ekimena da. Hiriguneetan karga-bizikletak eskala handian sartzea eta erabiltzea hirientzat oso ekintza onuragarria dela nabarmendu da. Bizikletaren bidezko mugikortasunaren irudiak hobera egiten du, joan-etorrietan erabiltzen dituzten pertsonen kopurua areagotu egiten da, hiri-espazioa modu eraginkorragoan erabiltzen da, eta airearen kalitatea, segurtasun-mailak eta bizi-kalitatea hobetzen dira. Hala ere, irtenbide berritzaile hori oso hiri gutxitan dago presente, eta, kasurik onenean, Europako hiri batzuetan, hasierako fasean. Ahalmen osoa ez da oraindik gauzatu Europako inongo hiritan.

Gaur egun, hirietako salgaien garraioaren ia % 100 ibilgailu motordunen, autoen, motorren, furgoneten, merkataritza-kamioien eta abarren bidez egiten da, nahiz eta merkantzia arin ia guztiak oso distantzia laburretan garraiatzen diren. Era berean, herritarrek automobil pribatua erabiltzen dute aisialdiarekin, erosketekin edo mandatu txikiekin lotutako erabilerarako. Kasu batean nahiz bestean —komertziala nahiz partikularra— karga-bizikletak erabil litezke.

 

 

Share

Erdi Aroko hiriguneko berdeguneak areagotzeko azterlan bat enkargatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak

Berdea eta biodibertsitatea areagotzea da Udala —auzoko eragileekin eta kolektibo sozial eta ekonomikoekin batera— gaur egun lantzen ari den Erdi Aroko hirigunea osorik berroneratzeko estrategian jasotako jarduketa-proposamen nagusietako bat

 

Laguntza teknikoa kontratatzea onetsi du gaur Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko kontseiluak, Erdi Aroko hirigunearen naturalizazioan aurrera egiteko, esku hartzea bideragarria den bide publikoko eta ondare eraiki publiko nahiz pribatuko espazioak identifikatuko dituen eta bertan azpiegitura berdeen arloko esku-hartzeak planteatuko dituen lan baten bitartez. Hainbat jarduketa izan litezke posible, hala nola zuhaitzak eta igokariak landatzea, lorategiak eta loreontziak jartzea, besteak beste.

2004. urtean Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia onetsi zenetik, esku-hartze ugari egin dira hiriko natura eta berdeguneak bultzatzeko. “Jarduketa horiei esker, hiriko biodibertsitatea eta horri lotutako ekosistema-onurak handitzea lortzen ari gara: airearen kalitatea hobetzea, klima-erosotasuna, euri-uraren iragazketa areagotzea eta abar. Bertako hirigintza-taxuera berezia dela eta, biztanle bakoitzeko espazio berdeen ratiorik txikiena duen auzoetako bat da Erdi Aroko hirigunea, eta, horregatik, lorategi-eremu txikiek eta beste elementu berde batzuek garrantzi handia dute”, azaldu du IGIko lehendakari Ana Oregik. Hain zuzen ere, berdea eta biodibertsitatea areagotzea da Udalak, auzoko eragileekin eta kolektibo sozial eta ekonomikoekin batera, gaur egun lanean diharduen Erdi Aroko hirigunea osorik berroneratzeko estrategian jasotako jarduketa-proposamen nagusietako bat

Espazioak eta jarduketak proposatu aurretik, azpiegitura-sareekin, trafikoarekin, eraikitako ondarearekin, hirigintza-bilbearekin, jabetzarekin, zuhaiztiekin eta berdeguneekin lotutako baldintzatzaile fisiko eta legalak aztertuko dira.  Era berean, planteatutako esku-hartzeen onarpen soziala eta horiek garatzeko eta mantentzeko herritarren inplikazio- eta partaidetza-maila hartuko dira kontuan, arrakasta bermatzeko faktore gisa.

Espazioen eta esku-hartzeen hainbat katalogo egingo dira —espazio eta esku-hartze bakoitzeko planoak, zirriborroak eta azalpen-txosten bana—, eta kudeaketa- eta mantentze-beharrak zehaztuko, baita aktore lokalen jarrera eta inplikazio-maila ere.

Azterketarekin batera, auzoa naturalizatzeko egokienak diren landare-espezieen katalogo bat aurkeztuko da, haien mantentze-lanen, etorkizuneko garapenaren eta horrek dakartzan ekosistema-onuren arabera. Halaber, azpiegitura berdearen kudeaketa partekatzeko proposamen bat egingo da.

  1. urtearen hasieran azterlana prest egotea aurreikusten da.
Share

Urarteko (Abetxuku) hiri-baratzeak erabiltzeko baimenak eskatzeko epea zabaldu da

Hurrengo 30 egunetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin harremanetan jarri ahal izango dute Urarteko hiri-baratzeetako lursailen bat eskuratu nahi dutenek. Gaur onetsi baita Abetxukuko udal-baratze horietako lursailak adjudikatzeko deialdi publikoa.

“Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu dira hiri-baratzeak, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere. Horrelako ekimenei esker da posible neurri handi batean gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea; besteak beste, elikadura-burujabetza, bertako produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Ekimen horien artean leku nabarmena hartzen dute Abetxukuko aisialdiko hiri-baratzeek, zeinek partikularrek aldi batez baliatzeko 225 lursail biltzen baitituzte. 2021eko urtarrilean libre zeuden lursailak eskainiko zaizkie herritarrei, deialdi horretan.

Share

Phy2SUDOE proiektuan parte hartuko du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, komunikazioaz arduratuz eta lursail berriak bertan sartuz, fitogestioaren eta paisaiaren zaharberritze ekologikoaren arloko esperientzia pilotuak testatzeko

Phy2SUDOE proiektu europarrean parte hartuko du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hurrengo urteetan; Ariniz herriaren iparraldeko lursailetan jardungo du —Mendebaldea parkea—, fitogestioaren eta paisaiaren zaharberritze ekologikoaren arloko esperientzia pilotuak testatzeko.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaz gain, Frantzia, Espainia eta Portugaleko 9 bazkidek osatzen dute proiektua. Euskaditik, orobat parte hartuko dute NEIKER Nekazaritza Ikerketen Euskal Erakundeak (proiektuaren liderra), Euskal Herriko Unibertsitateak eta Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma-bankuak. 

Gasteizko Udalak urteak daramatza paisaia ekologikoki lehengoratzeko proiektuak egiten eta klima-aldaketaren aurrean naturan oinarritutako konponbideak aplikatzen. Berriki, egungo Phy2SUDOE proiektuaren aurreko PhytoSUDOE proiektuaren bidez, lurzoru publiko kutsatuen fitoerremediazioa erabiltzen aitzindaria izan da.

Oraingo honetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia arduratuko da proiektuaren komunikazioaz, baita fitogestio-teknikak ezarriko diren udal-lur kutsatuetan lurzati pilotuak ezartzeaz eta horien jarraipena egiteaz ere. Gainera, Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma-bankuak kutsatutako lurzoruetara egokitutako landare-espezieak kontserbatzen lagunduko du, eta horien ahalmen fitoerremediatzailea ikertzen. Aurrerapenei sare sozialetan emango zaie zabalkundea, eta orobat proiektuaren webgunean, dibulgazio-materialen bitartez eta 2022an Gasteizen egingo den bukaerako konferentzian.

Proiektu berri horrekin, epe luzeko jarraipena izango duten lurzati pilotuak sartu ahal izango ditu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Mendebaldeko proiektuaren hirugarren fasean, eta Jundiz industrialdearen eta A-1 autobiaren artean dauden Arinizen iparraldeko lurrak birgaitu.

28 hilabeteko iraupena izango du proiektuak, 2023ko otsailerako bukatzea aurreikusten baita. Europar Batasunaren 838.424,25 euroko finantzaketa jasoko du (orotara, 1,2 milioi euroko aurrekontua du) Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bitarte. Horietatik, 88.125 euroren kudeaketa dagokio Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari.

Share

Imanol Zabaleta Altuna, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari berria

Alkateak izendapena txalotu du, “hiriak atzerrian ikasi duen profesional gasteiztar baten talentua berreskuratzen duelako, zeinak jakinduria, irizpidea eta proiektu argia baititu IGIaren etapa berrirako“.

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren kontseiluak zuzendari berria ezagutu du gaur. Hura arduratuko da ildo estrategikoak ezartzeaz ingurumen politiketan nazioarteko erreferentzia den zentroaren etapa berrian.

Imanol Zabaleta Altunak (Gasteiz, 1988) datozen urteetarako ildo estrategikoen proposamena aurkeztu du, IGIko lehendakari Ana Oregirekin batera. Nekazaritzako ingeniaria da, eta aditua hiri ingurunearen kudeaketa eta teknologian zein natur baliabideen kudeaketan; halaber, esperientzia egiaztatua du ikerketa proiektuen koordinazioan, hainbat herrialdetan.

Gorka Urtaran alkateak ongietorria eman dio zuzendari berriari, eta izendapena txalotu du, “hiriak atzerrian ikasi duen profesional gasteiztar baten talentua berreskuratzen duelako, zeinak jakinduria, irizpidea eta proiektu argia baititu IGIaren etapa berrirako”.

 

 

 

 

Share

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko ingurumen-jardueretan izena emateko epea ireki du Udalak


Urriko jarduera-agendak 91 jarduera eskaintzen ditu Atarian eta Olarizuko lorategi botanikoan.

 

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) ingurumenaren arloko 91 jarduera antolatu ditu urriko egunetarako. Jarduera horietako 89 Atarian izango dira, eta gainerakoak, Olarizuko lorategi botanikoan. Kopuru hori iaz garai bererako programatutakoa baino handiagoa da.

Erakusketak, lantegiak, ikastaroak, hitzaldiak, familientzako jarduerak eta natura ibilbideak izango dira orain ere ardatz nagusi, herritarren artean zein zaletu eta adituen artean ekologiarekiko kontzientzia eta zaletasuna sustatzeko. Jarduera horietako batzuetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da, oso eskari handia dutelako. Dagoeneko udalak ireki du izena emateko epea, eta udalaren webgunean, 010 telefonoan, gizarte etxeetan edo Atarian egin daiteke.

Udazkenerako programatutako ekintza berrien artean honakoak nabarmentzen dira: goizetan, marrualdira joatea oinez zein bizikletaz; eta “Vital abenturazaleak” programa. Azken hau animalien eta landareen behaketak eta azterketak erakartzen dituen gazteei zuzenduta dago.

IGIk udazken hasierarako aurkeztutako jardueren % 90a ekipamendu propioekin programatu da. Hala ere, oraindik ere garrantzitsua da gure inguruko ingurumenari zabalpena ematen eta natur ondarea zaintzen inplikazio handia duten udalaz kanpoko elkarte eta taldeek antolatutakoen kopurua.

Share