Prentsa Oharren banner

Zozketa, San Anton egunean utzi den ekitaldi bakarra

Zozketa tradizionala, XVIII. mendetik datorrena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da

 

Osasun-larrialdiko egoera eta pandemiak Gasteizen izandako bilakaera kontuan izanik, Gasteizko Udalak erabaki du San Antoneko zozketa tradizionalari eustea, eta hiriko ikastetxeen artean txokolatezko bi txerriak ere zozketatzea; datorren astelehenean, urtarrilak 17, egingo dira zozketak. Aitzitik, bertan behera utzi dira egun horretan arratsaldez Espainia plazan egin ohi diren gainerako ekitaldiak.

Zozketa nagusia urtarrilaren 17an (astelehena) egingo da, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. San Prudentzio egoitzako bi pertsonak aterako dituzte zenbakiak. Ikasleei zuzendutako zozketa goizean egingo da, Musika Etxean, eta Gasteiz Irratiak emango du.

Horrekin lotuta aipatu beharra dago txartelek salgai jarraitzen dutela. Zehazki, leku hauetan eros daitezke: San Prudentzio egoitza, gizarte-etxeak, Azoka plaza, La Unión BÝRA taberna, La Peña Dulce, Hebillas azoka, Euskadiko Kutxaren sukurtsalak, eta aurten Loma Jeneralaren plazan jarritako standa.

 

Sariak

Guztira 10 sari banatuko dira, orotara 4.500 euroko balioa dutenak. Horien artean lehenengo saria nabarmentzen da, ohiturari eusten baitio: ezkur-txerri iberikoaren produktu sorta bat. Sari hauek emango dira:

  • Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta.
  • Bi pertsonarentzako bidaia: Oporto eta Portugal iparraldea.
  • Txangoa, Miguel Delibesen Valladolidera.
  • Sukaldeko robota.
  • “Adventure” bizikleta.
  • Principal antzokiko denboraldiko bi abonamendu.
  • Ordenagailu eramangarria.
  • Liburuak erosteko bonoa.
  • Bi pertsonarentzako dastatze-menua.
  • Laboral Kutxa Plus etxebizitza-asegurua (urtebete).

 

Share

Azken astea San Anton eguneko zozketarako txartelak erosteko

Loma Jeneralaren plazan dagoen standean eros daitezke txartelak

 

San Anton eguneko zozketa azken txanpan sartu da. Zozketa tradizional horretarako txartelak erosi nahi dituztenek datorren urtarrilaren 17ra arteko epea dute. Berritasun gisa, stand bat jarri da Gasteizko Loma Jeneralaren plazan joan den ostiralaz geroztik, txartelak eskuratu ahal izateko.

11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara egongo da irekita, egunero. Hilaren 17an (astelehena), berriz, arratsaldeko 17:30ean itxiko da, egun horretan izango baita zozketa.

Gasteizko Udalak 30.000 txartel jarri ditu salgai, bakoitza 0,60 euroan. Zozketa urtarrilaren 17an egingo da, 18:00etan, udaletxean. Zozketa ezagun horretan bildutako dirua San Prudentzio egoitzari emango zaio.

Aipatutako saltokian ez ezik, hiriko beste leku hauetan ere eros daitezke txartelak: San Prudentzio egoitza, gizarte-etxeak, Azoka plaza, La Unión BÝRA taberna, La Peña Dulce, Hebillas azoka eta Euskadiko Kutxaren sukurtsalak.

San Antonen zozketan 10 sari banatuko dira, guztira 4.500 euroko balioa dutenak:

  1. Ezkur-txerri iberikoaren produktu sorta.
  2. Bi pertsonarentzat bidaia: Oporto eta Portugal iparraldea.
  3. Txangoa, Miguel Delibesen Valladolidera.
  4. Sukaldeko robota.
  5. Bizikleta.
  6. Principal antzokiko denboraldiko bi abonamendu.
  7. Ordenagailu eramangarria.
  8. Liburuak erosteko bonoa.
  9. Bi pertsonarentzako dastatze-menua.
  10. Laboral Kutxa Plus etxebizitza-aseguria (urtebete).

 

 

Informazio gehiago

 

 

Share

San Prudentzio egoitzan izango da San Anton eguneko zozketa, urtarrilaren 17an

Udalaren Folklore Akademiak antolatutako San Anton Txikiren zozketa Musika Etxean izango da, hilaren 15ean, ostiralez

 

San Prudentzio egoitzan izango da San Anton eguneko zozketa, urtarrilaren 17an, arratsaldeko seietan. Txartelak salgai daude dagoeneko, 0,60 euroan, eta jasotzen den dirua zentro horretarako izango da. Guztira 30.000 txartel jarri dira salgai.

Gaur, astelehena, zurezko saltoki bat jarriko da Zeledonen plazan. Urtarrilaren 11tik 17ra bitartean egongo da zabalik, ordutegi honekin:

  • Urtarrilaren 11tik 16ra bitartean, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Urtarrilaren 17an, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara.

Hiriko gizarte-etxeetan ere erosi ahal izango dira txartelak, baita San Prudentzio egoitzan bertan, Azoka plazan, Peña Dulce gozotegian eta La Unión-BÝRA tabernan.

Hauek izango dira sariak aurten: ezkur txerri iberikoaren produktu sorta bat; bi lagunentzako bidaia, Tenerifera; sei gaueko zirkuitua, bi lagunentzat, Extremaduran barrena; gau bateko relax egonaldia, bi lagunentzat, Orduña Plaza bainuetxe-hotelean; hiriko bizikleta bat; Principal antzokiko denboraldiko abonamendua, bi lagunentzat; 10.1 tablet pc bat; Bluetooth bozgorailu bat; liburuak erosteko bonu bat, eta Laboral Kutxa Plus urtebeteko etxebizitza-asegurua.

Egoera sanitarioa dela eta, aurten ez da jai-ekitaldirik egingo Espainia plazan.

“Udalaren Folklore Akademiak antolatutako San Anton Txikiren zozketa, berriz, urtarrilaren 15ean izango da, Musika Etxean, 12:15ean”, jakinarazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Zuzenean eskainiko du ekitaldia Radio Vitoriak, ‘Radio Vitoria Gaur’ saioaren barruan.

Share