VGaztea bloga

VGaztea

“Ruta al Exilio 2021” espedizioa: milaka aztarna.

ruta al exilio 2021

Espainiako Gazteriaren Institutuak eta Bartzelonako Unibertsitateko Memorien Europako Behatokiak koordinatzen dute “Ruta al exilio” proiektuaren lehenengo edizioa.

Sentsibilizaziorako beste ekimen batzuen oinordekoa da. Ikasgela ibiltari hau herrialde osoko 16 eta 17 urteko gazteentzat da. Lehenengo ibilbidea uztailaren 15etik 30era egingo da eta parte hartzeko deialdia ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

Maria Teresa Perez: “Diskurtso intoleranteak eta gorrotozkoak berpizten ari diren une honetan gaude, eta inoiz baino hezkuntza gehiago behar da gazteenek jakin dezaten faxismoa eta antifaxismoa ez direla gauza bera”.

Zer da Ruta al Exilio 2021?

“Ruta al Exilio 2021: un millar de huellas” prestakuntza-bidaia bat da, eta hogeita hamar gaztek Espainiako erbestealdi errepublikarreko Pirinioez gaindiko ibilbideak egingo dituzte uztailaren 15etik 30era, Alt Empordàtik Frantziako hego-ekialderaino, gastu guztiak ordainduta. Espedizioa, batez ere, oinez eta autobusez egingo da. Geihago…

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Hiretu Hiria topaketa: Gasteizko 8 ikastetxetako 23 ordezkari gaztek kezkatzen dituzten hiriko gaiak jorratzen dituzte.

Parte-hartzean hezteko programa bat dugu Hiretu Hiria ekimena, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

Edizio honetan 19 gazte-talde ari dira parte hartzen, eta honako zentro hauetakoak dira: IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen,.  Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibide (Jesus Obrero).

“Parte-hartzea” hitzaren esanahia bizipen moduan ulertzeko abenturarako izena eman zuten gazte-talde hauetako ordezkariak joan zen apirilaren 15ean Simone de Beauvoir elkarteen etxean bildu ziren, Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarri nahi dituzten proiektuak azaldu, eztabaidatu eta gauzatzeko.

Baterako saio honetan eta Lego Serious Play metodoaren bitartez, talde-lana, talde-eztabaida, jakintzen trukea, arazo-konponketa eta erabaki-hartzea aktibatu ziren. Hiru dimentsioko irudi txikiak erabiliz, ikastetxeetako ordezkariek lantzen ari diren gaiak eta ekintzak eraiki eta azaldu zituzten: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”,  “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta  gizarteratzea,e.a. Geihago…

Googaz. Escape room bat hirian zehar tokiko merkataritza sustatzeko

Googaz

Gasteizko Udalak, Gazte Planaren barruan, gazte ekintzaileekin lankidetzan, eta Gasteiz On elkartearekin batera Googaz ekimena abiarazi du, tokiko merkataritza sustatzeko.

Edukia:

Hirian zehar gymkhana bat eginez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte-taldeek tokiko merkataritzarekin zerikusia duten proba batzuk egin beharko dituzte, ordu eta erdiko denbora-tartean. Lehiaketa apirilaren 17an eta 24an egingo da, gehienez 3 laguneko taldeetan. Irteera eta helmuga Espainia plazan dagoen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik egingo da. Izena emateko www.googaz.eus orria erabil daiteke.

Txapelketa irabazten duen taldeak bigarren fase bat egin beharko du probintzia mailan, euskal espedizioan arabar ordezkaria nor izango den erabakitzeko. Talde horren saria izango da Europan zehar Interrail batean ibiltzea, Europako tokiko merkataritzaren jardunbide egokien adibideak detektatzeko eta, ondoren, euskal eremura eramateko.

·        Jarduera: Escape room bat hirian tokiko merkataritza sustatzeko.

·        Eguna eta ordua: 2021eko apirilaren 17an eta 24an. Ordu eta erdiko saioak 10:00etatik 20:00etara.

·        Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

·        Adina: 18-30 urte.

·        Lekua: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza 1, behea).

·        Aldez aurreko izen ematea: www.googaz.eus

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzen deialdia irekita

Proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea. Laguntza horiek jasotzeko, gazteei gizarteko bizitzan era aktiboan parte hartuz sartzeko bidea emango dieten aukerak eta baliabideak eskaintzea izan beharko da proiektu horien helbururik behinena.

Nork

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskabideak aurkezteko epea, ALHAO 2021eko martxoaren 15a, 30 zk. 2021. urtean: apirilaren 16a arte.

Betebeharrak

  • Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
  • Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Proiektua aurkezteko formularioa, II. eranskina
  • Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Identifikazio fiskalerako txartelaren fotocopia.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Informazio gehiago.

75 Albistegi gaztea. Informazioa zure esku

Adi egon!

XtraGabonak

Abenduaren 17an, Gabonetako gazte-aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabaldu da (Xtraclub)!! Animatu eta izena eman!

Gauekoak-en amaierako jaia

Arima eta Ni hil taldekin, urteko azkenengo kontzertua izango da eta udazken/neguko denboraldiari amaiera emango diona.

Kontsumotxalentx: taldean jolastu eta 4 erronka gainditu 4 astetan!

16 eta 30 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Talde bat osatu eta eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin eta berdeguneekin lotuta.

Haziak-Idea gazteak pilpilean

Euskarazko Idazketa Sortzailearen lantegian parte hartzeko izen-ematea zabalik! Geihago…

74. albistegi gaztea. Informazioa zure esku

Adi egon!

Jardunaldia: ‘Erronka: Gazteak. COVID-19a eta gazteria: erronkak eta aukerak’

Udalaren Gazte Plan berriaren helburua gazteek COVID-19aren ondorioz dituzten behar berriei premiazko erantzuna ematea da. Zatoz plana ezagutzera abenduaren 9an 11:00etan Europa Jauregira.

2020ko Gazte Klik Klak lehiaketaren epaitza ezagutu.

Bideo eta argazki digitalen lehiaketaren lan irabazleak eta hautatuak argitaratu dira.

Moonkey Pills- Akroyoga kartak prest

Datorren abenduaren 12an, 18: 00etan, Aldabe gizarte etxean, HAziak proiektuaren aurkezpena egingo da.

2020ko Gazte Talent

Abenduak 3: Gazte Talent Laboral Kutxa saria eta abenduak 4: Gazte Talent saria Geihago…

Jardunaldia: ‘Erronka: Gazteak. COVID-19 eta gazteria: erronkak eta aukerak’

Jornada Erronka: Gazteak

Noiz
Eguna: 2020/12/09, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena
COVID-19a da orain gure arretaren muina. Hori dela eta, eguneroko diskurtsoan egon behar dira horrek gazteengan dituen ondorioak. Inork galdetu al dio bere buruari gazten gaur egungo eta etorkizuneko lan-egoerari buruz? Eta haien osasunaren eta bizipen emozionalen arloan, nola eragiten dien egoera honek? Eta haien elkartasun-balioei dagokienez, zer ekarpen egiten dizkioten inguruari?

Gai horiei eta kezkatzen gaituzten beste batzuei buruz eztabaidatuko dugu, eta lehen mailara ekarriko dugu gazteen egungo egoera.

Egitaraua

  • 11:00-11:15. Jardunaldiaren hasiera: Miren Fernández de Landa, Gazteria zinegotzia
  • 11:15-12:00. GazteaGo! Ikerketa ezagutu. Deustuko Unibertsitatea.
  • 12:10- 13:00. Covid-19 eta gazteak. Red de Estudios sobre Juventud y Sociedad.
  • 13:10-13:45. “Erronka: Gazteak” 2020-2021 Gazte planaren aurkezpena.
  • 13:45-13:55. COVID-19 garaiko boluntariotza. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako bideoa
  • 13:55-14:00. Jardunaldiaren itxiera.Gazteria Zerbitzuak dinamizatuko du.
  • Tokia:
    • Aurrez aurre: Europa Jauregia. Francisco de Vitoria aretoa.
    • On-line: parte hartzeko lotura helaraziko zaie parte-hartzaileei.
  • Izen-ematea: doan. Formularioa bete behar da:

Izena eman