VGaztea

“Moonkey Pills Akroyoga Kartak” izeneko proiektua handitzen doa

Aurreko urtean HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketan parte hartzeari esker Moonkey Pills Akroyoga Kartak proiektua martxan jarri egin zuten Gasteizeko Irati, Sheila eta Maialenek. Karta sorta ilustratu baten bidez akroyoga praktika Euskal Herrian zehar zabaltzea zen proiektuaren oinarria, ilustrazio inklusiboak erabiliz, edonolako jendea kartekin idenfikatua sentitu zedin. Momentuan kartak euskera eta gaztelaniaz sortu zituzten, baina orain, urte bete beranduago, hiru gasteiztarrek proiektua handitu nahi izan dute.

Euskera/gaztelania bertsioak eukitako harrera ona, baita beste herrialdeetatik hazitako interesa ikusita, karta sorta ingelerara itzultzea erabaki dute. Horretarako crowdfunding kanpaina bat sortu dute, bigarren bertsio hau aurrera eramateko behar duten azken bultzadatxoan laguntza eskatuz. Gainera, crowdfundingean parte hartzen dutenei eskerrak emateko, Moonkey Pills ilustrazioak dauzkaten hainbat produktu berri sortu dituzte: botila, telazko poltsa eta katilu berri bat adibidez.

Proiektuaren bigarren zatia aurrera eramaten lagundu nahi baldin baduzue, zuen aportazioa hurrengo link honetan egin dezakezue: https://vkm.is/moonkeypills

“No habrá otra ocasión, El Musical joven”

“No habrá otra ocasión, El Musical” izeneko proiektua Gazteria Zerbitzuak antolatutako 2021eko Haziak-Ideia gazteen lehiaketan saritutako proposamen bat da.

Antzezlanaren estreinaldia 2022ko udazkenerako aurreikusita dagoen arren, 9 neska eta 10 mutilez osatutako talde hau jada, asteazkenero entseatzen ari da Marianistas ikastetxeko areto nagusian.

“No habrá otra ocasión, El Musical” izeneko antzezlana” RENT musikalaren egokitzapena da, eta bertan rock generoa protagonista izango da.  Musika-antzezlan honek bohemiar gazte talde baten istorioa kontatzen du; Artearen bidez adierazteko grina pizten duten gazteak, bizitza maitasunean neurtzen dutenak, pobreziaren eta HIESaren epidemiaren aurka borrokatzen dutenak. Musikal honek aniztasunaren eta LGTB+ kolektiboaren ordezkaritza osoaren alde egiten du.

Une honetan, alderdi musikala (kantuak) bukatzear dute, eta pixkanaka interpretazioan eta koreografietan sartuko dira.

Jantziak ere lantzen ari dira (lan honetarako asko behar da), eszenografia-planarekin, baina oraindik ez dira muntaketarekin hasi.

Antzezlana 2022ko azaroan antzeztuko da, antzokiko adituekin hitz egin ondoren data horiek gomendatu baitizkiete.

 

“Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” jardunaldiak

Ikerketa guztien arabera, COVID-ek eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarri diren murrizketek gazteen artean izan dute eraginik handiena. Gazteen sozializazio-prozesuetarako funtsezkoa den unean, gazteen askatasuna murriztu egin da, eta haien parekideekin harremanetan jartzea eragotzi da; haien jokabideak kriminalizatu egin dira gizarteko hainbat eremutatik, eta, gainera, maite dituzten pertsonen galeraren ondorioz sortutako dolu-egoerei aurre egin behar izan diete. Zirkunstantzia horiek guztiek haien osasun mentala narriatzea ekarri dute, eta “Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” zikloaren bidez aztertzen saiatuko gara.

Jarduerak

No somos bichxs rarxs!

“No somos bichxs rarxs”  2020ko Haziak-Ideia Gazteak programaren barruan saritutako proiektuetako bat da. Igaro Trans* elkarteak aukera baliatu zuen trans* taldeak estereotipatu gabeko erreferenteak izatea merezi duela aldarrikatzeko, egungo belaunaldiek eta datozen belaunaldiek, behingoz, bakarrik ez daudela eta beren nortasun guztiak baliotsuak direla jakin dezaten.

Hori dela eta, Trans* kolektiboaren ikusgarritasunaren inguruko bideo bat eta erakusketa bat lantzen ari dira;  bertan parte hartzen duten pertsonek errealitate horri buruzko gogoeta egingo dute.  Adierazpen artistiko askea eta genero-identitatearen adierazpen askea uztartu dituen lana.

Laster izango dugu azken produktua ezagutzera emateko data eta gune zehatzaren berri. Bitartean, lanaren zertzelada batzuk aurreratuko dizkizuegu, trans* errealitateari buruzko hausnarketa sakonarekin batera:

“Argi dago gure gorputzak eta identitateak ez datozenean bat gizarteak ematen digunarekin, aurrez aurre aurkitzen ditugula aurkako giro eta espazioak, non indarkeria modu guztietan adierazten den, trans* kolektiboari bere osasun fisiko eta mentalean ondorio larriak eraginez.

Badira arau sozial, kultural, politiko, erlijioso eta medikoak ikusezin bihurtzen gaituztenak, patologizatzen gaituztenak eta kode “Ci-sexista”-tik ateratzeagatik diskriminatzen gaituztenak. Konfinamendu garaian, egoera hori okertu egin da. Mundu guztia bezala etxean giltzapetuta egon gara, baina tokatu zaigu, baita ere, gugan giltzapetzea, horrek dakarren giza nortasuna eta duintasuna ukatuz; .

Trans* taldeak estereotipatu gabeko erreferenteak izatea merezi du, egungo belaunaldiek eta etorriko diren belaunaldiek uler dezaten, behingoz, bakarrik ez daudela, beren identitate guztiak baliotsuak direla”.

 

 

Erakusketa ibiltaria: Sexualitateen bidaiak

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Sexualitateen bidaiak erakusketa antolatu du, EMAIZE Sexologia Zentroarekin lankidetzan. Bertan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, hau da, gutako bakoitza izaki bakar eta askotarikoak egiten gaituen alderdietako bati buruzkoa.

Erakusketaren helburua aniztasun horri buruzko gogoeta egitea da, identitate desberdinak, desira erotikoaren orientazioa, genero-adierazpenak, familia-ereduak… balioesteko, betiere ikuspegi zabal eta integral batetik.

Gainera, gizarte-etxe bakoitzean bisita gidatu eta lantegi bana egingo dira. Jarduera horietakoren batean parte hartzea interesatzen bazaizu, bakarka zein taldeka, jar zaitez harremanetan EMAIZE Sexologia Zentroarekin, 945 26 58 96 zenbakian.

  • Erakusketaren egutegia:
    • Iparralde gizarte etxea: urriak 18 – azaroak 1
    • Ibaiondo gizarte etxea: azaroak 3 – azaroak 14
    • Judimendi gizarte etxea: azaroak 16 – azaroak 28
    • Salburua gizarte etxea: azaroak 30 – abenduak 20

Erakusketa ibiltaria

Ainhoa Ordoñez eta ‘Eskua’ dokumentala ( Gazte Sortzaileak)

Ainhoa Ordoñezek Euskara Zerbitzuko “ Gazte sortzaileak” programako beka bat irabazi zuen iaz. Orain Oihanederrera etortzen zaigu aukeztera bere emaitza, Eskua.

Azken denboraldi honetan Gasteiz artista komunitate txikia sortzen hasi da. Musikariak, iluztraziogileak, zinemagileak, argazkilariak etab.bere lana bultzatzeko alternatiba ezberdinak sortzen hasi dira.

Dokumental honek artista hauen erretratu bal bilatuko du, haien eguneroko errealitatearen erregistroaren eta haien lan artistikoaren batuketa dela medio. Beraz, disziplina artistiko desberdinak nahastuz, Gasteizko artista komunitate txiki honen identitate islatzen duen ikus-entzunezko pieza da.

  • Tokia: Ortuño aretoa (Oihaneder Euskararen Etxea)
  • Egunaurriak 15.
  • Ordua: 20:00.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sarrerakeskuragarri plazak bete arte.

Sarrerak eskuratu 

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

 

Ibague eta Gasteiz: gazteak sarean

Gazte Plana: Erronka gazteak

Erronka: gazteak Gazte Planaren esparruan, Gazteria Zerbitzua, Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Kolonbia-Euskadi elkartearekin batera, proiektu bat garatzen ari dira kultura-kudeaketako prozesuak indartzeko, gazteen ekimenak sendotu eta jasangarriak izan daitezen.

Aldi bereko horma-irudia egitea

Ekimen hori bi hirietan aldi berean esku-hartze artistiko bat egitean islatu da. Gasteizen, Ariznabarrako Kiroldegian, Irantzu Lekuko zuzendaritza tekniko eta artistikoak koordinatuta eta hiriko gazteen parte-hartzearekin. Ibaguen Darío Echandía Plazan margotu da murala.

Urriaren 8an, ostiralean, bi horma-irudiak inauguratu dira, Ibaguerekin konexio bat eginez esperientzia partekatzeko.

 

Horma-irudia ikustera animatzen zaitugu!

 

Zabalgana Berpiztu

Zabalgana Batuz elkarteak aurrera jarraitzen du gazteen partehartzeari balioa emateko proiektuarekin, Zabalgana Berpiztu proiektuaren bidez, Gazteria Zerbitzuak diruz lagundutako proiektua.

Joan den urriaren 1ean,  Isabela Velázquez hirigilea izan genuen, parte hartzeko prozesuetan egindako lanagatik ezaguna, Zabalganako ikastetxeetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldi batean.

Topaketa horretan, auzoan egin diren dinamiken berri eman zen, gazteak jolas-eremu publikoak planeatu eta berritzeko diseinuan inplikatzeko.

Halaber, Gasteiz-Hobetuz programan aurkeztu diren proposamenen berri eman da. Proposamen horietan auzoko gazteek egindako proposamenak sartu dira:

Borinbizkarrako jolas-parkea: Parke honek hainbat gune ditu, parkean zehar kokatuta (rokodromoa, erlaxazio-eremua, picnic eremua, tirolinak…).

– Zabalparkeak: Proposamenaren helburua da hainbat kolektibok, hala nola, auzoko gazteek (kalistenia-parkea, adinekoentzako zabuak…), eskatzen dituzten elementuak eskaintzea auzoko egungo espazioei.

Mariturriko botereak parkeak: Naturako elementuak (ura, airea, eguzkia eta lurra) inspirazioa dira Mariturri inguruan bi parke diseinatzeko. Parke horietan, gazteekin egindako ibilaldietan bildutako eskaerak sartuko dira.

Osakidetzako kontratazio zerrendetan apuntatzeko epea zabalik dago

Lehenengo deialdian izandako arazo teknikoen ondoren, Osakidetzak kategoria desberdinetako aldi baterako kontratazio zerrendak ireki ditu berriro.

100 kategoria baino gehiagotan eman daiteke izena.

Inskripzioa bide telematikoz baino ez da egingo, eta horretarako epea azaroaren 4an amaituko da.

Kontsultatu hau eta beste lan-eskaintza publiko batzuk gure webgunean.