VGaztea

Klimaren aldeko jardunaldiak: hitzaldiak, lantegiak, dokumentalak eta kontzertuak

 

Klima aldaketaren aurkako Fridays For Future mugimendu globalaren testuinguruan, Montehermoso Jauregiak, Falerina Lorategiak eta Etxauri plazak “Klimaren aldeko Jardunaldiak” hartuko dituzte urriaren 16an eta 17an, “Kontsumo jasangarrirako alternatibak” hizpide.

 

Programa

Urriak 16, larunbata
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10: 00-10: 30 Jardunaldien aurkezpena Fridays For Future Gasteiz, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Vital Fundazioaren eskutik (Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan).

10: 30-11: 30 Hitzaldi-solasaldia Goiener energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko kooperatibarekin (Ortuño aretoa).

11:45 Elikadura subiranotasunari buruzko hitzaldia, Bionekazaritzaren eskutik (Ortuño aretoa).

13:00 Hitzaldi-solasaldia Enara I. Domínguezekin (Ziklikoan bizitzen): “Nola lagun diezaioke klimari Ekonomia Feministaren ikuspegiak?” (Ortuño aretoan).

Geihago…

Eskuragarri dago uztaileko albistegi gaztea!

Hilabete honetako buletinean, besteak beste, albiste hauek aurkituko dituzu:

Gazte-uztaila gozatu! opor-programan parte hartzeko azken plazak, e-GA Sariak Hizkuntza-lankidetzako proiektuak, Ezagutu ezazu “Udan ere LibreIzanNonahi” kanpaina eta aurre egin indarkeria sexista eta matxistari!, Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektu eta ekimenen deialdia, Egin Leku! Deialdia musikari hasiberrientzat, Piraguismoko edo windsurfeko ikastaro bat egin nahi?…

Kontsultatu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

Ainhoa Larrañaga. EskuMinak

Data: martxoak 25

Ordua: 19:30

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea

Ainhoa Larrañagak “EskuMinak” diskoa aurkeztuko du Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, urtarrilean COVID-19a dela-eta, ezin egin izan zen kontzertua martxoan emango da.

Kontzertua modu intimoan eta xumean eskainiko du, eta Iker Lauroba eta Garazi Esnaola izango ditu alboan.

Ainhoa Larrañaga 18 urteko hernaniarra aktore lanetan ezaguna egin zen Go!azen telesailean eta izen bereko antzerki lanetan aritu ondoren. Bago!az programan ere couch gisa parte hartu zuen bi urteetan zehar.

Aktore ibilbidea, musikarekin uztartu izan du beti eta kaleratu berri duen disko honekin bakarkako ibilbide berria hasi du musikan.

Hainbat kolaborazio egin ditu: besteak beste, Joxan Goikoetxearen “Lurra, ur haize” diskoan, edota Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” kantuan ere.

Informazio gehiago.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Lan aukeratuak

Batera

Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola
eta Uxue Botas
 gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen proiektuen orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Lasak, Zubizarretak eta Nafarretek, Arriolak eta Botasek deialdiko antolatzaileen, hots, Oihanederren, Gauekoak programaren, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute:

  • Gasteizko proiektu onenari –Loa, loa laguna– Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza,
  • Arabako proiektu aukeratuari –Larrugorritan– Vital Fundazioak eta
  • Euskal Herrikoari –Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000 € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Informazio gehiago.

 

Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak Gasteizen

Ahoskera laborategia

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean.

Ahoskera Laborategian, azentua, intonazioa, euskal doinua, etab. landuko dira.

Informazio gehiago.